cabecera Federación vizcaína de empresas del metal
1//


432 etxebizitza eraikitzen hasi dira gasteizen, Europako ETE-entzako Programaren esparruan

 

Otsailaren 20an, Gasteizko Salburua auzoko 432 etxebizitza eraikitzen hasi ziren modu ofizialean. Proiektua Europako ETE-entzako Programaren esparruan garatuko da, eta 4 herrialdetako 14 bazkidek parte hartuko dute. Proiektua bera abian jartzeko ekitaldian, honako hauexek esku hartu zuten: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herrilan eta Garraioko sailburua, Iñaki Arriola; Europako Batzordeko ordezkaria, Mario Dionisio; eta Szentendreko (Hungaria) zein Sandnesko (Norvegia) alkateak, Ferenc Dietz eta Pål Morten Borgli, hurrenez hurren. Eraikuntzan bertan, 7 milioi euro inbertituko dira, eta, euretatik, 4,5 etorriko dira Europako CONCERTO ekimenetik.

 

Proiektuaren bidez, bost etxebizitza-bloke eraikiko dira, eta Visesak, Eusko Jaurlaritzako etxebizitza publikoen sustapenerako sozietateak, betearaziko du proiektua. Eraikinak egitean, neurri berritzaileak erabiliko dira, eskari energetikoa murrizteko. Hartara, etorkizuneko bizilagunek etxebizitza eraginkorrak izango dituzte, eguzki-pilaketa termikoari, kudeaketa energetiko adimendunari eta ESCO eredu berriei esker. Neurri horien bitartez, lehen mailako energiaren kontsumoa %48 gutxituko denez, urtero ez dira 640 tona CO2 igorriko.

 

Visesarekin batera, honako hauexek ere parte hartuko dute proiektuan: Vitoria-Gasteizko Udala, Tecnalia, Energiaren Euskal Erakundea (EEE) eta Acciona. Horrez gain, eraginkortasun energetiko handiaren irizpide eta iraunkortasun-konpromiso berberak kontuan hartuta, 162 etxebizitza ere eraikiko dira Norvegiako Sandnesko hirian; eta 145 etxebizitza zein ikastetxe bat, Hungariako Szentendren.

 

 

2011 AVS Euskadi