cabecera Federación vizcaína de empresas del metal
sestaoberri
3//


Alokabidek Bizigune Programa sustatuko du euskal udalen artean

 

Berriro ere, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Sailaren menpeko Alokabide sozietate publikoak Bizigune programa sustatuko du euskal udalen artean. Hartara, 6.000 etxebizitza izango ditu alokagai, eta gaur egun autonomia-erkidegoko alokairuko 4.800 etxebizitza dauzkan programa honen bidez kudeatuko ditu. Etxebizitza horietatik guztietatik, 4.550ek maizterrak dituzte dagoeneko.

 

Bizigunek etxebizitza aske hutsak erakarri nahi ditu, prezio eskuragarrietan alokatzeko. Programak etxebizitzetako jabeei bermatzen die hileko errenta unean-unean kobratuko dutela eta, kontratua amaitutakoan, etxebizitza behar den moduan itzuliko dietela. Berme horiek etxebizitza hutsetako jabeak suspertzea dute helburu, ordaingabeen edo kalteen beldur etxebizitzak alokatu gabe dituzte-eta. Bestetik, maizterrek euren diru-sarreren %30 baino handiagoa ez den errenta ordaindu beharko dute.

 

2012 AVS Euskadi