cabecera Federación vizcaína de empresas del metal
sestaoberri
4//


Sestao Berrik 1,2 milioi euro jaso ditu, udalerria modu eraginkorrean zaharberritzeko

 

Europako Batzordeak 1,2 milioi euroko dirulaguntza onartu berri du, Bizkaiko Sestaoko udalerria zaharberritzeko. Kontu-sail hori Smart Citie Lankidetza eta Energiarako Esparru Programaren barruan dago, eta Sestao Berri sozietate publikoak zenbateko hori kudeatuko du, 2010etik Euskadiko AVSko bazkidea den udal-sozietateak berak egindako EU Gugle proiektua garatzeko.

 

EU GUGLE proiektuak ("Hiri eta barrutietako eraikin zaharberrituetan ia-ia zerokoa den energiaren egiaztapena") kontsumo energetikoa murriztu nahi duenez, eraginkortasunerako neurriak ezartzen ditu zaharberrikuntzan nahiz etxebizitza-bloke berrien eraikuntzan. Planean bertan, Txabarri-El Sol Zaharberrikuntza Integralerako Gunean (ZIG) dauden 25 eraikinak hartu dira kontuan. Guztira, 25 higiezin horietan zaharberritu daitekeen azalera 24.500 m2-koa da.

 

VII. Esparru Programako deialdiari esker, nazioarteko hainbat partzuergo eratu ahal izan dira. Sestao Berriren proposamena beste herrialde batzuen ekimenak ere kontuan hartzen dituen partzuergoaren barruan dago kokatuta: Austria, Alemania, Finlandia, Eslovenia, Suedia, Turkia eta Italia. Epaimahai adituak aurkeztutako proposamenak balioetsiko ditu banan-banan zein taldean, eta 2012ko lehen seihilekoan emango du bere erabakiaren berri.

 

Nazioarteko partzuergo handiak direnez, barne-antolamendua azpipartzuergoetan dago oinarrituta, eta herrialde bereko erakundeak dituzte kide. Kasu honetan, Energiaren Euskal Erakundea (EEE) eta Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER) dira Sestao Berriren bazkide nazionalak, eta bi erakunde horiek ibilbide luzea zein oinarri sendoa dituzte Europako proiektuen arloan.

 

2012 AVS Euskadi