cabecera Federación vizcaína de empresas del metal
sestaoberri
5//


Orubidek Tolosako Amarotz gunea biziberritzeko prozesua diseinatu du

 

Orubidek Tolosako Amarotz gunea biziberritzeko prozesua diseinatu du Tolosako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Garapen Industrialerako Sailburuordetzaren laguntzaz. Jarduketak helburu bikoitza dauka: batetik, 60-70eko hamarkadetako langile-auzoan sortu nahi du bizitegi-eremu modernoa, hirigintza garaikideak eskainitako estandarrak zein azpiegiturak eta proiektuaren ingurumen-kalitatea kontuan hartuta; eta, bestetik, papergintzaren iraupena sustatu nahi du, gaur egun oso egoera zailean dagoelako egoera ekonomikoaren ondorioz.

 

Hiru instituzioek eta Amorozko Papelera Industrial enpresak sinatutako hitzarmenari esker, industria horrek okupatutako lurzorua birsailkatuko da bizitegi-erabilera emateko. Euskadiko AVSko kidea den Orubide sozietateak lurzoru hori erosi eta araubide orokorreko babes ofizialeko 96 etxebizitza diseinatuko ditu, baita prezio tasatuko 60 etxebizitza eta 150 etxebizitza aske ere. Horrez gain, hitzarmenaren arabera, papergintzako industria Legorretako instalazioetara eramango dute, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Garapen Industrialerako Sailburuordetzaren babespean.

 

Tolosako Hirigintza Antolatzeko Plan Nagusia behin betiko onartu zenean, industriako instalazioen eraispen selektiboa garatu zen 2009. urtetik 2010. urtera. Bertan, hain zuzen ere, oso zaila izan zen ehun urtetik gorako zenbait eraikuntza desegitea. Esate baterako, horixe bera gertatu zen auzokideek oso gustuko zuten burdin urdun iturri publikoko ibilguan finkatutako industrian.

 

Gaur egun, Amarotz gunea biziberritzen denean, eraikinak industeko planaren garapenerako eta urbanizazioaren hasierarako baimenak bideratuko dira. Bi baimenen arabera, eraldatutako eta kutsatutako lurzoruak tratatu beharko dira, Amarotz auzoko ingurumena behar bezala leheneratu ahal izateko.

 

Fase hori amaitutakoan, 2013. urtearen erdialdean, Visesa bera etxebizitza babestuak eraikitzen hasiko da. Aldi berean, lankidetza publiko zein pribaturako sistemak aztertzen ari dira, inplikatutako eragile guztientzat eragiketaren iraunkortasun ekonomikoa ahalik eta onena izan dadin.

 

2012 AVS Euskadi