Donostiako Etxegintza

DONOSTIAKO ETXEGINTZAK 2.000 ETXEBIZITZATIK GORAKO HIGIEZINEN PARKEA KUDEATZEN DU

Besteak beste, Donostiako Etxegintzak alokairu babesturako etxebizitzak sustatu eta eskuratu egiten ditu. Jarduera horren ondorioz, honako hauxe dago alokairuan kudeatzen dituen higiezinen parkean: babes ofizialeko 1.289 etxebizitza, gazteentzako 283 apartamentu, adinekoentzako 44 apartamentu, 330 garaje eta logela-eskubidepean adinekoentzat kudeatutako 197 apartamentu. Parke hori, gainera, handitu egingo da, 2015ean hiru sustapen berri urbanizatzeko eta eraikitzeko obrak egiten hasiko direlako. Hori dela eta, babes ofizialeko 210 etxebizitza eta adinekoentzako 55 apartamentu gehiago egongo dira guztira.

Bestetik, erakundeak berak etxebizitza pribatu hutsetarako bitartekaritza-zerbitzua ere eskaintzen du Alokabide programaren bidez, eta, bertan, partikularren 347 etxebizitza daude alokagai.

Zaharberrikuntzari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak zaharberrikuntza integratuen eta Donostiako eremu hondatuen arloan ematen dituen laguntzak bideratzen ditu erakundeak. Horrez gain, Donostiako udal-mugarte osoko bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak zaharberritzeko dirulaguntzen emakida ere kudeatzen du, Donostiako Udalak kasuan kasuko ordenantzaren bitartez emandakoak kontuan hartuta. 2015ean udaleko aurrekontuetan laguntza horietarako aurreikusitako zenbatekoa 1.750.000,00 eurokoa da.

www.donostia.org

Itzuli

AVS EUSKADI: c/ Portal de Gamarra, nº 1, 2º. 01013-Vitoria-Gasteiz
T. 945 214 050 . F. 945 068 440 · avseuskadi@avseuskadi.org