BERRIAK

01 de Enero de 2010

ETXEBIZITZAREN ETA LURZORUAREN SUSTATZAILE PUBLIKOEN EUSKAL ELKARTEAK GIZARTE ALOKAIRU SOZIALEKO 14.000 ETXEBIZITZA KUDEATU ZITUZTEN 2009 URTEAN

Etxebizitzaren eta Lurzoruaren Sustatzaile Publikoen Euskal Elkartea den AVS Euskadik bere Batzar Nagusia egin du gaur goizean Donostian, eta iazko urteari dagokion Kudeaketa Txostena onetsi eta Zuzendaritza Batzordea berriztatu du bertan. AVS Euskadi zortzi enpresa publikok osatzen dute gaur egunean -Visesa, Zabalgunea 21, Irunvi, Alokabide, Orubide, Sestao Berri, Bilboko Udal Etxebizitzak eta Donostiako Etxegintza-, eta helburu bateratu bat dute guztiek: Euskal Autonomi Erkidegoko herritarrei etxebizitza duin, egoki eta iraunkor bat izan dezaten erraztea. 2008ko urrian aurkeztu zenetik, AVS Euskadik lan nabarmena burutu du etxebizitza eta lurzoru sustapenean. Hala, 2009an, elkarteko bazkide sustatzaileek 8.600 etxebizitza babesturen eraikuntzari ekin zioten; alokairu sozialeko 14.000 etxebizitzatik gora kudeatu zituzten, eta Babes Ofizialeko 2.000 Etxebizitzatarako lurzorua sustatu zuten; horretaz gain, berregokitze programak, etxebizitza hutsak atzematekoak, eta zuzkidura ostatuen kudeaketakoak ere landu zituzten, besteak beste. Bazkide berria, 2009an Iazko ekitaldian, AVS Euskadik handitu egin zuen kide kopurua, Sestao Berri 2010 elkarte publikoa sartu batzen taldean. Berau hainbanatua dute Sestaoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioen Sailak. Sestao Berri 2010 elkartearen xedea Sestaon gizarte eta hirigintza biziberritzea, eta berregokipen, berriro ostatu emate eta alokairua kudeatzeko programetan esku-hartzea da. 2009an burututako ekintzen artean, nabarmendu egin behar da Etxebizitza arloko Jarduerarik Onenaren Sarien lehenengo banaketa ekitaldia. Saridunak hauek izan ziren: Jauregizar erakunde sustatzailea, Salburuan (Vitoria-Gasteiz) lokalen lau dorre, bulegoak eta babes ofizialeko 118 etxebizitza (Vitoria-Gasteiz) sustatzeagatik; Goiztiri elkartea, gizarte laneko hainbat ekimen burutzen dituzten eta gizarte bazterkerian erortzeko arriskuan dauden giza taldeek osatuta dagoen plataforma bat; eta Sestao Berri elkartearen jarduketak. Zuzendaritza Batzorde berria Gaur goizean eginiko bileran AVS Euskadiren Zuzendaritza Batzordea berriztatu da, orain arte Isabel Garcés, Bilboko Udal Etxebizitzen zuzendaria, buru zuena alegia. Datozen bi urteetan, Iñaki Maizak beteko du haren lekua, hots, Donostiako Etxegintza udal elkartearen zuzendariak. Tomás Alonsok (Visesa) erakundearen presidentziordetzaren kargua hartuko du, eta Alberto Martínez Ilarduya (Zabalgune 21), Juan José Jaunarena (Irunvi), José Manuel de la Fuente (Alokabide), Ferrán Solé (Orubide) eta Luis Carlos Delgado (Sestao Berri 2010) batzordekideak izango dira, irtengo den presidente andrearekin batera. 357.000 etxebizitzatako parkea AVS Euskadi sartuta dago Espainiako Etxebizitza eta Lurzoruaren Sustatzaileen Elkarte den AVSn. Hau 1988an fundatu zen eta etxebizitza eta lurzoruaren toki, erkidego eta Estatuko 160 sustatzailek baino gehiagok osatzen dute. Euskadikoaz gain, Andaluzia, Katalunia, Madril eta Kanarietako sekzio autonomikoak ere baditu. AVSn kidetutako erakundeek, 2001 eta 2009 urteen bitartean, salmenta babesturako erabili ziren 79.000 etxebizitza baino gehiagoren eraikuntza burutu zuten; eta beste 30.000 etxebizitza babestutako alokairurako erabili ziren. Horretaz gain, beste 104.000 etxebizitza berregokitu zituzten. Guztira, 357.000 etxebizitzen parkea kudeatu zuten, alokairuan edo beste modalitate batzuetan.

Itzuli



AVS EUSKADI: Paseo Duque de Mandas nº 12-bajo.20012 Donostia-San Sebastián
T. 943481942 // 943481768. F. 943327920 · ignacio_maiza@donostia.org