12 de Abril de 2010
AVS EUSKADIK EUSKO JAURLARITZARI LAGUNTZA ESKAINI DIO ETXEBIZITZARAKO ESTRATEGIA PUBLIKOAK GARATZEKO
AVS Euskadi-Etxebizitzaren eta Lurzoruaren Sustatzaile Publikoen Euskal Elkartearen Zuzendaritza Batzordea gaur goizean Gasteizen bildu da Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioak Saileko sailburu Iñaki Arriolarekin. AVS Euskadiren ordezkaritzaren buru Iñaki Maiza izan da eta elkartearen lana aurkeztu dio sailburuari. Izan ere, elkartea, gaur egun, zortzi bazkidek osatzen dute: Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioak Sailaren menpeko diren Visesa, Orubide eta Alokabide; eta Gasteiz, Donostia, Irun, Bilbo eta Sestaoko Udaletako udal hirigintza elkarte diren Ensanche 21-Zabalgunea, Entidad Pública Empresarial de Vivienda-Donostiako Etxegintza, Irunvi, Bilboko Udal Etxebizitzak eta Sestao Berri 2010, hurrenez hurren. “AVS Euskadi-ren helburua da hiritarrek etxebizitza duin, egoki eta iraungarri bat izan dezaten laguntzea, bai eta hiri harmoniko bat eraiki dadin lortzea ere. “Euskal etxebizitza publikoaren gizarte eragileak gara, eta sailburuari gure laguntza osoa eskaini nahi diogu etxebizitza eta lurzorua kudeatzeko gaietan. Bestalde, Gobernuak etxebizitza gaietan abian jartzen dituen estrategiak diseinatu eta lantzeko lankidetzan aritzeko prest gaudela ere jakinarazi nahi diogu” adierazi du AVS Euskadiko presidente Iñaki Maizak. 2008ko urrian aurkeztu zenetik. AVS Euskadik lan handia egin du etxebizitza eta lurzorua sustatzen. Hala, 2009an, elkartearen bazkide sustatzailek 8.600 etxebizitza babestu eraikitzeari ekin zioten; gizarte alokairupeko 14.000 etxebizitza baino gehiago kudeatu zituzten, eta Babes Ofizialeko 2.000 Etxebizitzatarako lurzorua sustatu zuten. Horretaz gain, etxebizitzak berregokitzeko programak garatu, hutsik dagoen etxebizitza antzeman eta zuzkidura-ostatuak kudeatu zituzten, besteak beste. 2009n gauzatutako ekintzen artean, Etxebizitzan Jarduketa Onenari AVS Euskadi Sarien emanaldiaren lehenengo ekitaldia izan zen. Ekitaldi horretan sarituak izan ziren Jauregizar enpresa sustatzailea, Salburuan (Vitoria-Gasteiz) babes ofizialeko 118 etxebizitza, lokalak eta bulegoak osatutako lau dorre eraikitzeagatik; Goiztiri elkartea, gizarte laneko hainbat ekintza eta gizarte bazterkeria jasateko arriskua duten giza taldeak uztartzen dituena; eta Sestao Berriren jarduketak. Etxebizitzaren eta Lurzoruaren Espainiako Elkarte AVS osatzen dutenak Udaletxe eta Autonomia Erkidegoetako 163 etxebizitza-enpresa publiko dira. Bazkidetutako sustatzaile publikoek 357.000 etxebizitzako parkea kudeatzen dute, alokairukoak edo beste modalitate batzuetakoak. Etxebizitzaren eta Lurzoruaren Sustatzaile Publikoen Euskal Elkartearen helburua herritarrek etxebizitza duin, egoki eta iraungarri bat izan dezaten lortzea eta hiri harmoniko bat, bereizketarik gabekoa, eraikitzen laguntzea da. AVSn bazkidetutako erakundeek sustapen lan eskerga burutzen dute etxebizitza gaietan. Aña, 2001 eta 2007 urteen artean, 79.000 etxebizitzaren eraikuntza burutu zuten. Horiek babestutako salmentarako izan ziren. Beste 27.000 etxebizitza, berriz, babestutako alokairurako erabili ziren. Bestalde, berregokipen lanei esker, beste 104.000 etxebizitza berreskuratu zituzten. AVSren Euskal Atalak elkartearen barruan aurretik eratutako beste autonomia-erakunde batzuekin bat egin zuen, Andaluzia, Katalunia, Kanariak eta Gaztela Mantxarekin , besteak beste. AVS Euskadi eratzen duten erakundeak Visesa; Orubide; Alokabide; Ensanche 21-Zabalgunea; Donostiako Etxegintza; Irunvi, Bilboko Etxebizitzak eta Sestao Berri 2010 dira.