BERRIAK

19 de Noviembre de 2015

BILBOKO UDAL ETXEBIZITZAK ERAKUNDEAK EROSTEKO ESKUBIDEA ESKAINTZEN DUTEN ALOKAIRU BABESTUKO 50 ETXEBIZITZA DITU ESKURAGARRI OTXARKOAGA AUZOAN

Eskaintza Bilbon erroldatutako biztanleentzat egongo da zabalik, eta Otxarkoagan bizi direnei emango zaie lehentasuna. “Egoiliarrak Errotzeko Programako” berritasunetakoa da, eta honako hauxe dauka helburu: auzoarekin lotunea daukaten bizilagunak bertan geratzea eta beste bizilagun batzuk ere erakartzea, Otxarkoaga auzoan errotu daitezen eta bertako jarduera ekonomikoa sustatu dadin. Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak 1.200etik gora etxebizitza eta 400 lokal ditu auzoan.

Erosteko eskubidea eskaintzen duten etxebizitzen batez besteko errenta hileko 277 eurokoa izango da; eta salmentarako batez besteko prezioa, 55.000 eurokoa. Etxebizitza erostea erabakiz gero, ordaindutako errentak kenduko dira behin betiko preziotik. Eskatzaileek euren diru-sarrerak 15.000tik gora eurokoak direla egiaztatu beharko dute, eta Etxebiden inskribatuta egon beharko dira.

Itzuli



AVS EUSKADI: c/ Portal de Gamarra, nº 1, 2º. 01013-Vitoria-Gasteiz
T. 945 214 050 . F. 945 068 440 · avseuskadi@avseuskadi.org