BERRIAK

04 de Septiembre de 2017

2016. URTEAN JOERAREN ALDAKETA SENDOTU ZEN ERAIKUNTZAREN SEKTOREAN

Eusko Jaurlaritzak egindako azterketaren arabera, eraikuntzaren sektoreak hobera egin zuen 2016an, eta aurreko urtean hasitako joera-aldaketa sendotu da, beraz. 2016an, sektoreko adierazle nagusien bilakaera ona izan zen. Hartara, zortzi urtez jarraian behera egin ostean, sektorearen balio erantsia %1,6 igo da 2016an, hau da, aurreko ekitaldian baino hiru aldiz gehiago. Enplegua %1,1 hazi zen, krisiak lehen zegoen %40 baino gehiago suntsitu duen arren. Eraikinak egiteko jarduerak sektorea bultzatu du, eta herrilanen joera txarra izan da berriro.

“EAEko eraikuntzaren sektorea: 2008-2016ko bilakaera” txostenean, honako hauexek izan dira aztergaiak: sektorearen bilakaera, krisiari aurre egiteko politikak, eraikuntzan izandako eragina eta etorkizunerako ikuspegiak. Joerari buruzko adierazle onenetakoa zaharberrikuntzari buruzkoa izan da, 2013. urteaz geroztik bilakaera ona izan du-eta. Iazko lizentzien kopurua 2.567koa izan zenez, marka historikoa izan da Eraikuntzaren eta Etxebizitzaren Estatistika (EDYVI) egiten denetik.

Etxebizitza berriaren salerosketa %5,5 hazi zen, eta salmentako prezioak ere zertxobait igo ziren. Iaz, guztira horrelako 2.495 eragiketa egin zirenez, erregistro handiena izan da 2013. urtetik.

Itzuli



AVS EUSKADI: c/ Portal de Gamarra, nº 1, 2º. 01013-Vitoria-Gasteiz
T. 945 214 050 . F. 945 068 440 · avseuskadi@avseuskadi.org