BERRIAK

11 de Septiembre de 2017

EUSKADIN SALDU GABE DAUDEN ETXEBIZITZA BERRIEN STOCKA MURRIZTU EGIN ZEN IAZ

Iaz, saldu gabeko etxebizitza berrien stocka %4,3 murriztu zen Estatu osoan, eta EAE murrizketa horretako lehenengo postuan egon zen, sustapen Ministerioak argitaratutako datuen arabera.

Euskadin saldu gabe dauden etxebizitza berrien stocka %1etik beherakoa da, hau da, ia-ia estatuan (%1,92) baino puntu bat gutxiago. Era berean, Nafarroa, Kantabria eta Extremadura ere badaude %1 horren azpitik. Errioxa, Katalunia, Gaztela-Mantxa, Valentziako Erkidegoa, Murtzia, Kanariak eta Balearrak, ordea, aurkako egoeran daude erabat.

Estatu osoan saldu gabe dauden etxebizitza berrien izakinak zazpigarren urtez jarraian gutxitu dira, eta, 2009ko 649.780 unitateetatik 2016ko 491.693 unitateetara jaitsi garenez, %24,3koa izan da beherakada.

Itzuli



AVS EUSKADI: c/ Portal de Gamarra, nº 1, 2º. 01013-Vitoria-Gasteiz
T. 945 214 050 . F. 945 068 440 · avseuskadi@avseuskadi.org