Surbisa

SURBISA (Bilboko Berregokitzapenerako Hirigintza Elkartea, Sociedad Urbanística de Rehabilitación de Bilbao) udal sozietatea da, 1985eko urtarrilaren 16an eratua, zeinen hasierako xede soziala Alde Zaharreko eremuan hirigintzazko birgaitze jarduketak garatzea izan baitzen, beti ere aipaturiko eremu horretako Berregokitze Egitasmo Bereziak jarritako mugarrien barruan.

1994an, esku-hartze esparrua zabaldu egin zen Bilbo Zaharraren Berregokitze eta Barne Eraldaketarako Egitasmo Bereziaren barruko lurralde-eremua ere sartuz; eta 2002an, Zabala kaleko goi aldeko Trenbideko Langileen auzora zabaldu zen. 2005etik aurrera, Surbisaren sozietate-xedea Bilbo osora zabaldu zen, lurralde-esparruari dagokionez, sozietatearen Batzorde Orokorrak erabakitako eremuetan jarduketak eginez.

Itzuli

AVS EUSKADI: c/ Portal de Gamarra, nº 1, 2º. 01013-Vitoria-Gasteiz
T. 945 214 050 . F. 945 068 440 · avseuskadi@avseuskadi.org